XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orduan aranera jeixten zuten edari preskoak egiteko; Gasteiz eta Bilbao`ko erri-jaietan, au da, dagonillean, bera edaritarako erabiltzea oiturazkoa zan.
Araba`ko aldean oraindik gelditzen zaigu
Bizkai aldekoekin berriz ez da berdin gertatzen: bertan ikusi izan dugu, (eta zalantzarik gabe, oraindik aztarren geiago ere geldituko dira) Gorosteta gaillurraren inguruetan eraiketa sendo bat, Orozko`ko elur-zuloari dagokiona.
Arkaitzaren pitzatu sakon batez baliaturik, bere bi alboetara bi orma sendo egin eta bere goialdean kañoi sapaiez elkarturik, dana oso ondo egiña; eta gaiñean, inguruko artzai-eraiketetan ikusi oi ez dan etxagintza bat, atea ere oso aundia: bera ikusita, artzaien bizilekua izateko aundiegia iruditzen zaiguna, baiña, ez dugu jakin zertarako erabili zuten.
Aranean elur-saltzea, zalantzarik gabe, diru asko eman zuan ogibide izan zan, bestela ezin liteke gogartu eraiketa au zertarako egin zuten.
BabestetxeakMendi-multzo ontan aurkitzen da Euskalerrian eraiki zuten leendabiziko mendi-babestetxea, an 1920`gn urtean gutxi gora-beera, eta oraindik ere zutik dago, urteetan zear izan ditugun gora-beerek eraginda konponketa batzuk baiño geiagoren bearrik gabe.
Babestetxe au Zeanuri`ko Goikoetxea`tar Eleuterio jaunak eraiki zuan; berak, lurralde auetan kirol onen lenengo sorrera garaian, bertara igotzen ziran mendigoizale askori eman zizkien janari ugari ta oe garbiak.
Gero, 1936`ko guda ondoren, Aingeru Sopeña jaunak, España`ko Mendizaletasun Elkartearen probintzi auetako ordezkari zanez, eta berak egindako bitartekotzari esker, babestetxea, irutan zatitu zuten: Goikoetxea jauna (egillea) zati baten jabe gelditurik, beste biak, bata Bilbao Kirol Taldearentzat eta bestea F. M. E.`arentzat gelditu ziran.
Arraba`ko zabaldian F. M. E.`ren babestetxe berria eraiki ondoren,
Guda aurrekoa da,
Berrogeiko amar-urteen bukaeran bi babestetxe berri eraiki zituzten, Gorbeia`az maiteminduak zeuden bi legun-talderenak: Bata
1951`an
1960 tik aurrera, babestetxe-eraiketek egundoko indarra artu zuten, bai mendi-elkarteen aldetik eta bai lagun arte ta bakarkakoenetik.
Gaur egun, eta, Andramariortu`n bakarrik, basa-bidearen bukaera inguruan, amabost babestetxe baiño geiago aurkitzen dira.
Leen aipatu dugunetik kanpo, beste bi leku, (auek ere babestetxeak eraikitzeko aukeratuak) aipatu bearrean aurkitzen gera, eta geienak jabe bakarrekoak dira; lenengoa, Aldamiñape`ko saroiaren inguruan dago, bertara Ubidea`tik aisa iristen dala, eta bestea, Barazar`go mendi-portutik ateratzen dan mendi-bidearen azkenean, Sandropo aldean eta Igulle auzunean.
Mendi-Elkarteek eraiki dituzten mendiko babesleku jatorrak ez daude toki auetan; emendik urruti, mendi-multzoaren barnean sartuak baizik, eta aietara oiñez iritsi bear da, mendi-igokerak egiteko toki berezietan eraikiak aurkitzen dira; beraien zerrenda bat emango dugu ondoren.
Euskal Mendizaletasun Elkartearena da.
Ogei ta amar lagunentzat du tokia.
Itxia, ura badu bertan, Loraillaren`etik Urrillaren 31 arte jan-edandegi bat irekita egoten da.
Bertara, mendizale guztiak sar litezke; giltzak Elkarteari edo bere ordezkaritzei eskatu bear zaizkie.
Galdakao`ko Ganguren Alpe`tar Taldearena da.
Amabi babestoki ditu.
Itxia.
Bazkideentzako bakarrik.
Izen bereko tokian aurkitzen da, Aldamin mendiaren oiñean, Arraba`tik gurutzera igotzeko bidearen ondoan.
Leen esan dugun bezala, iru zatitan banatua.
Baskonia Alpetar Taldearena da.
Berrogei babestoki ditu.
Itxia.
Izen berdiñeko zabaldietan lekutua dago, Orozko`tik igotzen dan mendartearen gaiñ aldean.
Laudio`ko Goikogañe Alpe`tar Taldearena da.
Baselizak.
Gorbeia`ko mendi-saietsean lekutuak aurkitzen diran auzune ugarietako ermita ezberdiñetatik kanpo, beste bi, mendi-multzoaren barrenean aurkitzen dira, eta guretzat garrantzi berezi bat dutenez gero, aiek aipatu bearrean gaude.
Bata Andramariortu`n eraikitako ostatuaren ondoan, Pakeko Gure Amaren (
Bestea Egiriñao`ko lurretan aurkitzen da: Elurretako Gure Amari eskeiñia, eta bere irudia Gasteiz`go Udaletxearen emaitza izan zan berrogeiko amarrekoan.
Bere eraiketaren eguna ez dut gogoan, baiña 1920`gn urtea oso ondo izan litekeala uste dut.
Jai-egun guztietan meza izaten da, bereziki artzai ta gaua goitasun aietan igaro duten mendigoizaleentzat.
GaillurrakMendi-multzo ontako gaillurrak ugariak eta ikuspegi ezberdiñetakoak dira; mendigoizale bakoitzak aukera dezake berari geien doakion auetako bat: mendi-saiets belartsu ta legunetik igotzea batetik, edo-ta malkar-igoaldia inguru arkaiztsu basatietatik, laztuta dauden ertz pitzatuen gaiñetik ibillaldiak egitea bestetik; auek, zapalgune sakonetako zokotik igotzen dira, illargi zoruaren tankerako lurraldea begiztatzen ari zerala irudituko zaizu.
Iritxi-bide ezberdiñetako ibillaldietan, tontor batzuetara igotzeko bideak aipatu ditugu: Gorbeia`ko Gurutzea, Berretin eta, beste aldetik, gaillurretaraiño errazenik igotzeko erak nondik norakoak diran ikusiz joan gera; aiek errezago aurkitzeko, zenbait taldetan zatitu, eta gertuan dituzten tokien izenez uztartu ditugu.
Tontor belartsua, Sortaldetik Austigarbin`go zabaldiak ixten ditu.
Gaillurretik Ego-sartaldera, izen bereko mendilepoa aurkitzen da, eta bertatik, Egiriñao`ra ta Arraba`ra doan bidea igarotzen da.
Au ere belarrez estalia, Austigarbin`dik Egoaldera, bertatik gaillurrera zuzenean igotzea lortu liteke, edo bestela Ipergorta`ko mendi-lepotik igo bearko dugu.
Arnauri ta Altube ibaien arroak bakanduz, Orozko`tik goiera auetaraiño igotzen diran Mendi-bizkarren goeneko gaiña da.
Austigarbin`en Sartaldera norabidetua, bere igokerak ez du batere zailtasunik, dena toki garbitik egiten da-ta naiz azkenengo aldapa oso gogorra izan.
Aurrekoaren gaillur zerrenda berdiñean lekutua, Oderiaga`tik jetxiz iritxi gaitezke bertara, gero ibillaldia Orozko`n bukatzeko.
EgiriñaoArraba ta Orozko`tik igotzen diranentzat igarobide bearrezkoa da, Aldamin`era ta Gurutzera iristeko.
Ondo marratutako bidezidor batek, igokera pixka bat arintzen duten jira-bira batzuk eman ondoren, Aldamiñospe`ko mendi-lepoan uzten gaitu.
Ezkerretara, gertu, Aldamin gaillurra daukagu eta aurrez aurre, mendi-saiets luze ta aldapatsua, mendi-multzo osoaren goeneko gaillurretik, au da, Gorbeia`ko Gurutzetik urruntzen gaituna.